Astigarragan egindako azken osoko bilkuran 2023ko ekitaldiaren itxieraren berri eman zen. Halaber, jakinarazi zen diruzaintza-gerakina bost milioi eurokoa dela.
Gobernu-taldeak jakinarazi zuenez, gerakinetik hiru milioi 2023ko aurrekontuari lotutako kredituak txertatzeko erabiliko dira, eta 2024koara pasatuko dira. Zehazki, dagoeneko onartuta eta martxan dauden obra eta proiektuetan erabiliko dira, hala nola brigadaren lokalean, ibai-parkea handitzeko proiektuan, haur-parkeetan, Sagardotegi Zeharraren saneamenduan, Arrobitxuloko urbanizazio-obretan edo Plan Orokorraren prozesuan.
Zer iruditzen zaizu?
Sartu zure kontuan albisteei «atsegin dut» emateko eta iruzkinak egiteko. Lorpenak ere batzen dituzu.
Aukeratu zure ezizena iruzkinak egiteko
Zure iruzkinak zure ezizenarekin sinatzen dira. Behin bakarrik aukeratzen da.