Hernaniko eta Astigarragako udalek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zioten atzo erakunde-mahai bat sortzeko, txotx denboraldiaz eta udalerri horietan eragiten dituen «albo-kalteez» hausnartzeko; «kezkaz» ikusten dute «sagardoaren kulturak bizi duen desprestigioa».

Hernaniko eta Astigarragako alkateak, Xabier Lertxundi eta Xabier Urdangarin, hurrenez hurren, Lurralde Oreka Berdeko foru diputatu Xabier Arrutirekin bildu ziren, eta foroa aurten bertan bultzatzeko premiaz eskatu zioten.