Astigarragako Udalak neurri berri bat ezarriko du txotx denboraldirako: Kale Nagusiaren zati bat itxiko du Eroski parean, larunbatetan 12:00etatik aurrera. Neurriak inguruko bizilagunen kexei erantzuten die, garai honetan jende asko ibiltzen denez zirkulatzeko zailtasunak dituztela adierazi baitute.

Apeztegi, Amarrandegi eta Foru plazako garajeetara Santio Zeharra kaletik sartuko da, Kale Nagusiaren zati batean bi noranzkoetan zirkulatzeko aukera emango duen ibilbide alternatibo batekin. Itxiera denboraldiko lehen asteetan probatuko da, eta emaitzak onak badira, denboraldia amaitu arte mantenduko da.

Bide-seinaleak eta informazio-mezuak jarriko dira, gidariek araudi berria errespeta dezaten eta segurtasunez ibil daitezen.