Aurtengo kanpaina urtarrilaren 15ean hasi zen ofizialki, eta apirila bitartean milaka lagunek uzta berriaz gozatzea espero da. Aurrekoarekin alderatuta bertako sagar % 60 gutxiago izan arren, zapore biziagoa du, alkohol-gradu handiagoari eta gorputz trinkoari esker. Joseba Lasa, Isastegiko jabea, oso pozik dago emaitzekin, eta nabarmendu du sagar gutxiago izan arren sagardoaren kalitatea hobetu egin dela.
Isastegik inguruko baserrietako sagarrik onenekin egiten du sagardoa, beti produktuaren kalitatea lehenetsiz. Joseba Lasak gogoz eta baikortasunez egiten die aurre eskari handiko hilabete hauei, egindako ahalegina fruituak ematen ari dela sentituz: «Egia esan, ez dugu kexatzeko arrazoirik. Badakigu ez gaudela Hernanin edo Astigarragan, eta, beraz, ezin dugula lehiatu gune horietara joaten den jendetzarekin, baina, hala ere, erreserba asko jasotzen ari gara datozen asteetarako. Duela urte batzuetatik hona, larunbat eguerdietan erokeria da mahai beteen kopurua, eta aurten joera horrek jarraitzea edo are handitzea espero dugu. Daukagun lan-bolumena oso handia da», dio.
Zer iruditzen zaizu?
Sartu zure kontuan albisteei «atsegin dut» emateko eta iruzkinak egiteko. Lorpenak ere batzen dituzu.
Aukeratu zure ezizena iruzkinak egiteko
Zure iruzkinak zure ezizenarekin sinatzen dira. Behin bakarrik aukeratzen da.