Gaur berriro sagardoaz eta New Yorkez ari gara, Kaizen euskal enpresak (azaltzen dutenez, ilusioak eta mundua aldatzeko gogoak mugitzen dituen 18 ekintzaile gaztez osatuta dago) sagardo eta euskal kultura jai bat egingo baitu New Yorkeko Euskal Etxean.

Aitzakia euskal sagardotegien denboraldiaren gailurra da, Brooklynen bihotzera euskal gastronomia, musika tradizionala eta, noski, sagardo ugari eramateko, eta han izango da, adibidez, Bereziartua sagardoa.