Maiatzaren 5etik 7ra, Bilbao Exhibition Centre (BEC) bidaia-zaleen topagune ezin hobea bihurtuko da, Expovacacionesen 43. edizioari esker.
Kantabria, Errioxa, Gaztela-Mantxa, Aragoi, Calatayud, Andaluzia, Galizia, Nafarroa, Formentera, La Palma, Costa Dorada, Valentziako Erkidegoa, Menorca, Lanzarote, Eivissa, Extremadura, Gaztela eta Leon, Gijón, Bilbo-Bizkaia, Costa Brava, A Coruña, Kanaria Handia, Huesca, Euskadi edo Costa Cálida-Murtziako Eskualdea, eta horrela Estatuko ordezkaritzaren zati handi bat eta nazioarteko panoramaren zati bat –Kuba, Porto e Norte, Lisboako Eskualdea edo Portugalgo Erdialdea, besteak beste– bilduko dira Expovacacionesen edizio berri honetan, beren lurraldeen «bikaintasunak» aurkezteko.
Berrikuntza gisa, BECek «Txotx Experience» hartuko du aurten; bertan, sagardotegiko menua eta askotariko pintxoak dastatu ahal izango dira azokaren ordutegi osoan.
Gainera, erabiltzaileek berriro egin ahal izango dute bidaia gastronomiko bat esparruan zehar, «Saborea Expovacaciones»ekin, eta eskualde edo lurralde bakoitzeko produktu adierazgarrienak dastatu. Euskal taloa, Kantauriko antxoak, Galiziako olagarroa, Kataluniako cava edo Gaztela eta Leongo cecina izango dira dastatu ahal izango diren jakietako batzuk.
Zer iruditzen zaizu?
Sartu zure kontuan albisteei «atsegin dut» emateko eta iruzkinak egiteko. Lorpenak ere batzen dituzu.
Aukeratu zure ezizena iruzkinak egiteko
Zure iruzkinak zure ezizenarekin sinatzen dira. Behin bakarrik aukeratzen da.