Uzta honetan milioi bat litro zuku egin ditu Petritegik upeltegiak merkaturatzen dituen erreferentzia guztietarako: sagardo naturaletatik hasi eta sagardo aparduntsuetaraino, ciderrak edo sagardo modernoak eta sagar-zuku ekologikoa barne. Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardoak % 100 bertako sagarrekin egin dira, eta gainerako erreferentzietarako tokiko hornitzaileen sagarraren % 70 arte erabili da.
Petritegi: berrikuntza eta jasangarritasuna sagardo-kulturan
Astigarragakoa da karbono-aztarnaren kalkulua erregistratu duen lehen sagardotegia; horren ondorioz, ingurumen-inpaktua murrizteko eta konpentsatzeko ekintzak egingo dira
Zer iruditzen zaizu?
Sartu zure kontuan albisteei «atsegin dut» emateko eta iruzkinak egiteko. Lorpenak ere batzen dituzu.
Aukeratu zure ezizena iruzkinak egiteko
Zure iruzkinak zure ezizenarekin sinatzen dira. Behin bakarrik aukeratzen da.