Petritegi sagardoa eta fruta-oinarriko beste edari batzuk egitea eta merkaturatzea jarduera nagusitzat duen enpresa da. Astigarragan dagoen Petritegi Sagardotegia leku aproposa da sagardoa eta euskal sukaldaritza dastatzeko: natura betean, sagarrondoz inguratuta eta Donostiatik 5 km-ra bakarrik. Gure sukaldaritzaren eta tradizio jatorrenaren zaleentzat hutsik egin ezin den topagunea.