Sagardoa kopan zerbitzatuko da, tortillak patatazkoak izango dira eta zapia etxetik ekarri beharko da. Gainerakoan, Sagardo Eguna betiko jai handia izango da. XXVI. edizioa izango duen hitzordua datorren larunbatean izango da Urdanibia plazan, 18.00etatik 21.00etara.
Taupadakek antolatzen du berriro Sagardo Eguna, eta bildutako diru guztia GKEak Boliviako Amazonian garatzen dituen lankidetza-proiektuetara bideratuko da. Taupadakeko presidente Fernando de la Herak aitortu zituen edizio honetan aurre egin behar izan dieten «arazoak», batez ere «hau antolatzeak dakarren kostuaren igoera izugarriaren ondoriozkoak: botilak, basoak, pintxoetarako gaiak, zapiak... Kontuak eginda, ohartu ginen eguna okertu eta eguraldi txarra egiten bazuen, dirua gal genezakeela». Hala ere, «aurrera jarraitzea erabaki dugu», kostuak murrizteko neurri batzuk hartuta, baina Sagardo Egunak «bere funtsaren ezta izpirik ere, ezta jaiaren indarra ere» galdu gabe, azpimarratu zuen Fernando de la Herak.
Zer iruditzen zaizu?
Sartu zure kontuan albisteei «atsegin dut» emateko eta iruzkinak egiteko. Lorpenak ere batzen dituzu.
Aukeratu zure ezizena iruzkinak egiteko
Zure iruzkinak zure ezizenarekin sinatzen dira. Behin bakarrik aukeratzen da.