Otsailetik apirilera, txotx denboraldia dela eta, larunbatero Astigarraga eta Hernani jendez gainezka jartzen dituzten bisitari guztiak kontzientziatzeko helburuarekin, bi herrietako udalek sentsibilizazio-kanpaina bateratua aurkeztu dute ostegun honetan, arduraz joka dadin. Gainera, bi erakundeak datozen asteetan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bilduko dira, jende-etorria arautuko duen eta sagardotegietako kontsumoa «jasangarriagoa» egingo duen estrategia komun bati heltzeko.