Nazioarteko sagardo-lehiaketa honek 17 herrialdetako 100 ekoizle baino gehiago biltzen ditu, eta munduko beste sagardo-kultura batzuk ezagutzeko eta gure sagardogintza eta gure produktuak ezagutarazteko topagunea da. Aurten ere gure elaborazio berezienetako batzuk aurkeztu ditugu, hala nola Aparduna Reserva sagardo natural aparduna eta Alai barietate bakarrekoa, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarekin.

Petritegi Aparduna Reserva

Sagardo hau botilan bigarren hartzidura egiteko metodo tradizionalaren bidez egiten da. Prozesu horretan sagardoak bere burbuila berezia sortzen du, eta Petritegiko tunelean gutxienez 18 hilabetez piletan ondu ondoren, sagardo aparduna hain bereizgarri egiten duten ñabardurak hartzen ditu: fruta-usainak, zenbait ukitu txigorturekin, eta azidotasunaren eta freskotasunaren arteko oreka ederra, egiteko erabiltzen diren sagardo-sagarren berezkoa. Gourmet edaria, une berezienak ospatzeko.

Petritegi Alai

Bestalde, Alai barietate bakarrekoa bertako Txalaka barietatearekin soilik egiten da; sagar berde-horixka, azidoa eta zukutsua da. Emaitza barietatearen funtsa transmititzen duen edaria da: freskotasun eta fruta sentsazio atsegina, Petritegiko sagastian sagar garratz bati hozka egitearen poza bezala.