Sagardotegiak Gipuzkoako gastronomiaren bitxietako bat dira. Haien menu klasikoa eta sagardoa txotxean edateko sentsazio paregabea Donostiako eta inguruko esperientzia gastronomiko handienetako bat dira. Txirrita Sagardotegiak sagardotegien benetakotasun eta tradizio guztia Donostiako erdigunera bertara hurbiltzen du. San Bartolome kalean kokatua, Kontxako hondartzatik eta Artzain Onaren katedraletik metro gutxira, Txirritak landa-sagardotegi baten xarma guztiak gordetzen ditu bere horretan.

Urteko 12 hilabeteetan zabalik, edozein une da ona familian edo lagunekin sagardotegiko menu batez gozatzeko, lehen mailako produktuan eta Gipuzkoako sagardoen hautaketarik onenean oinarrituta; izan ere, bere kupeletan sagardotegi ospetsuetako sagardoa dasta daiteke, hala nola Lizeaga, Altzueta, Petritegi, Gurutzeta, Bereziartua edo Oyarbiderena.