Lekarozko Larraldea sagardotegiak ostiral honetan irekiko ditu berriro ateak jendearentzat, urtebete baino gehiagoren ondoren.
Aurten 30 urte betetzen dira Larraldeak ateak ireki zituenetik. Urteurren borobila da, eta berrikuntzak ere badakartza sagardotegira, jabez aldatu baita, eta aurrerantzean Eztibeltza Kooperatibak kudeatuko du.
Euskal Herrian ekoizpen ekologikoan hasi zen lehen sagardotegia da, 1995ean, eta harrezkero sagardo ekologikoa zein konbentzionala egiten ditu. Jesús Ángel García izan da hogeita hamar urtez sagardotegiaren arima, eta duela hilabete gutxi Eztibeltza Kooperatibari eman dio lekukoa; hark jarraipena emango dio lekaroztarrak egindako lan handiari. Izena Baztango sagar-barietate batetik hartu dute, Eztibeltzatik, zeinak hirukotea osatzen baitu Eztigorri eta Eztixurirekin.
Zer iruditzen zaizu?
Sartu zure kontuan albisteei «atsegin dut» emateko eta iruzkinak egiteko. Lorpenak ere batzen dituzu.
Aukeratu zure ezizena iruzkinak egiteko
Zure iruzkinak zure ezizenarekin sinatzen dira. Behin bakarrik aukeratzen da.