Urdaburu Mendizale Elkarteak bazkari bat antolatu du martxoaren 9rako Larregain sagardotegian. Goizeko 8.30ean elkartuko dira Urdaburuko egoitzan (Juan de Olazabal 23), aurretik 14,5 kilometroko ibilbidea egingo baitute, 800 metroko desnibelarekin eta 5 ordu inguruko iraupenarekin.
Ondoren, Larregain sagardotegira joango dira indarrak berreskuratzera, eta 17.00ak aldera autobusez itzuliko dira Errenteriara. «Nahi duenak», jakinarazi dute Urdaburutik, «ordezko arropa eraman dezake motxilan». Bazkariak eta autobus-bidaiak 47 euro balioko dute. Bazkideek izango dute lehentasuna. Plazak mugatuak dira (50 lagun).
Izena emateko epea martxoaren 5ean itxiko da, 19.00etan. Izena emateko, idazkaritzara jo behar da asteartetan eta ostegunetan, 19.00etatik 21.00etara, edo 943527879 telefonora deitu.
Zer iruditzen zaizu?
Sartu zure kontuan albisteei «atsegin dut» emateko eta iruzkinak egiteko. Lorpenak ere batzen dituzu.
Aukeratu zure ezizena iruzkinak egiteko
Zure iruzkinak zure ezizenarekin sinatzen dira. Behin bakarrik aukeratzen da.