Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, joan den asteburuan egin zen Sagardo Forumeko IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketaren sari-banaketa, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Mundu osoko dastatzaile ospetsuek 9 kategoriatan aurkeztutako 262 sagardoak dastatu dituzte, eta horietatik 202 saritu dituzte: 59 urrezko domina, 67 zilarrezko eta 76 brontzezko. «Best of show» saria Pomologik-en Replicant Pinot Noir sagardoak eraman du.