Edari honen ezaugarririk bereziena zerbitzatzeko modua da: goitik botata. Horrela, likidoak basoaren kontra jotzean karbono dioxidozko burbuila txikiak sortzen dira, sagardoaren usaina harrotzen dutenak. Hain zuzen ere, sagardoaren usaina hautemateko, zerbitzatzen den basoek ahoa zabala dute, sudurra barrura sartu eta edariaren usaina hauteman ahal izateko. Behin botata eta burbuilak desagertu ondoren, trago batean edaten da. Azken hondarrak ezpainak jartzen diren basoaren aldea garbitzeko erabiltzen dira, basoa partekatu ohi baita.