Urola Erdia eskualdeko eta inguruetako sagardozale ugarientzat, Errezil izan zen erreferentzia larunbatean. Arrazoia ez zen beste bat izan Errezilgo Sagardo Txapelketa baizik: Gaztetandik Kultur Elkarteak antolatzen duen topaketa da, tokiko sagardogileek beren ekoizpena epaiaren mende jartzen dute bertan, eta aurten hamargarren edizioa bete du.
20.00etan hasi zen lehiaketa, eta harekin batera dastatze bat; aurten 200 lagun inguru batu dira. Sagarretik ateratako edari goxo honen trago artean, bertaratuek hainbat pintxo dastatu ahal izan zituzten, epaimahaiaren erabakiaren zain zeuden bitartean. Epaia jakiteko irrikaz zeudenen artean ziren aurtengo lehiaketan parte hartu duten hamabost sagardogileak. Guztiek herrian egindako sagardoa aurkeztu zuten lehiaketara, logikoa denez, Errezilek sagarrekin duen harremana kontuan hartuta.
Zer iruditzen zaizu?
Sartu zure kontuan albisteei «atsegin dut» emateko eta iruzkinak egiteko. Lorpenak ere batzen dituzu.
Aukeratu zure ezizena iruzkinak egiteko
Zure iruzkinak zure ezizenarekin sinatzen dira. Behin bakarrik aukeratzen da.