Egurrezko ontzietan ondutako sagardoen Euskal Herriko txapelketa. Sagardogile bakoitzak sagardo bereko zortzi botila eramaten ditu Usurbilgo Alkartasuna kooperatibara, eta lehiaketan parte hartzen duten guztiek hartzen dute parte dastaketan. Saria jasotzeko unean sagardogilea bertan ez badago, hurrengoari ematen zaio.